martes 21 de octubre de 2008

Berrikuntza eta hezkuntzaren bilakaera eta garapena

Peter Sengek esaten zuen bere "La quinta disciplina" liburu afamatu horretan, esperimentazio eta berrikuntzaren arteko desberdintasuna praktikan jartzean datzala. Berrikuntza asmakizun bat orokortzen eta eskura daukagunean azaltzen zaigu, beraz sasoietan merkea egiten denean. Honi jarraituz, hezkuntzan berrikuntzarekin zer gertatzen den galderari erantzun diezaiokegu. Lehenengo eta behin galdera bera zuritu nahi dut. Izan ere, berrikuntzari zerbait gertatzen zaio: neketsua egiten da hedatzea, gero eta zailagoa da bere eraginaz ikastetxearen kultura aldatzea. Hala ere, inozi ez dugu berrikuntza egiteko hainbat duru, hainbat kongresu, hainbat deialdi, hainbat... Adibidea: Al Gorek Bilbon esan du berrikuntza etorkizunaren bermea dela. Nik ustet bi arlo zaindu beharko genituzkeela hezkuntza berrikuntzari aukera emateko: bata, berrikuntza prozesuak merketza; bestea, eraginkorra izatea.
Merketze horrek hau adierazten du: denbora aldetik berenganatu eta praktikan jartzea erraza izatea. Ikasleok berrikuntza bat interesgarria delakoan denbora tarte labur batean desenpaketatu eta martxan jarri behar dute. Alderantzizko kasuan interesgarria izan arren berrikuntza baztertua geratuko edota anekdota bihurtuko da.
Eraginkorra izate horrek hau adierazten du: arrakastaren neurketarekin etorri behar zaizkugula berrikuntzak, ez elukubrazio modura, polita baina airean. Badakit askotan oso zaila dela emaitza zehatzak eskaintzea, baina horrelako egoeran hobe ez sustatu berrikuntza. Honek berritzaile ahalegin gahiago egitera behartzen ditu, baina azkenean bere eraginkortasuna agerian geratuko baita emankorragoa izango da beste ikastetxeetan hedatzeko aukera gehiago izatean.

Bloga bereskuratzen!!

Bolada arraro eta antzua ostean blogari kasurik egiten hasten naiz.

miércoles 12 de marzo de 2008

Compiz: mahaigainerako tresna atsegin eta erosoa

Orain dela hilabete bat Compiz Fusion ezarri nuen. Egia esn, oso tresna polita da eta dituen aukerak milaka dira, malguntasunaz erabiltzekoak. Hona hemen Youtube-tik hartutako "demo"-a:



Bertan agertzen dena ez da egiten duen guztia, baina bai froga esangurutsua. Synaptic instalatzailearen bitartez lor daiteke, baina izan dezakezun arazo bakarra da zure tarjeta grafika ez izatea egokia. Hau jakiteko bisitatu webgunea.

viernes 22 de febrero de 2008

IKT, erabilgarritasuna eta erabilera

IKTkiko gertaera paradogikoa sortzen zaigu. Estreiniko begirada batean, bapateko tresnak direla dirudite, hots, automatikoki beren funtzionamendua bizi izaten dugun egoerara moldatzen dira, ahaleginik gabe erabilgarriak dira, "eskura daudela". Ia argibiderik gabeko tresnak dira. Beraz, erabilgarritasun aldetik oso hurbil eta manipulableak dira, baina erabilgarritasun hitza aipatzen dudanean ez naiz erabileraz mintzatzen ari. Nire ustez honetan aurki dezakegu IKTek eskola antolakuntzan eraginik ez duten zergatiaren arrazoia. Izan ere, IKTek hezkuntari erakartzen diontena ez da ikusgarria egiteko erraza. Hau esan nahi dut: lehenengo unean "eskura egote" horrek hain agerian uzten du IKTen ezaugarrietako bat non beren aukera esangurutsuena itzalpean geratzen baita. Zein da aukera hori? Erabilera, hain zuzen. Beharbada, fenomeno honen azalpena erabilgarritasun eta erabileraren arteko bereiztasunean datza. Tresna berbereko ezaugarriak, bateragarriak baina haietako bat, erabilgarritasuna, ilunkorra. Ala gure begirada da iluntzen duena?. Esandakoa ikastetxeetan ematen zaien tratamenduan nabarmentzen da. IKTak protokolizatzen dira: erabiltzeko argibide eta gidetan islatzen da beren funtzioa hezkuntzan. Baina IKTak es dira prozesu begiratzen. Horrek suposatuko luke erabilera hezkuntza bihurtzea. Azken finean protokolizatze hori treta da, IKTak herrimenta kutxan uztea, noiz behinka erabiltzeko, noiz behinka daukagula esateko. Eta erabilera, zer? Hau: edozeinek nahi duen modura erabil dezake, denbora-espazio dimensioa kenduta, jakinduria baztertua, ohitura ahaztua, rola ezabatua, gorputza ikusezina... Honek dakarrena irudikatzeko gai gara? Erantzunak eskola munduko alor askotan du eragina, baina hau, Kiplingek esaten zuen bezalaxe, beste istorio bat da.

BMPx soinurako kudeatzailea

Benetan ezustezko emaitzak suertatzen zaizkigula GNU/Linux-ekin. Kasu honetan Gnome emahaiganarekin izan da. Interneten musika gehienbat betiko kudeatzaileez entzun ohi nuen, esatebaterako, Kmplayer, Kaffeine, VLC, Juicer, eta abar. Baina, egun batean Gnomererin datorrenetako bat, BMPx, instalatzea erabaki nuen.




Egia esan, propioa izan eta berez instalatua ez ekartzea arraroa egiten zait. Antza denez, XMMS-tik eratorria da. Kontua da arin erabiltzen hasi nintzela, eta zoragarrizkoa. Hasieran ez da beharrezkoa Firefox nabegatzailea erabiltzea. Interneteko irrati zerrenda dakar eta soilik aukeratu behar. Soinu aldetik, arazorik ez. Are gehiago, kalitate handikoa dela esango nuke nik. Edo nola ere, nire ustez, abantailarik aipagarriena erosotasuna da.

viernes 15 de febrero de 2008

Ubuntu azken bertsioan

Linux distro desberdinak erabili ditut (Suse, aintzinako Ubuntu, Sabayon, Mandrake, Kanoppix, Mepis, oraingo Ubuntu...) eta gehien gustatu zaizkigunak Mepis eta Ubuntu izan dira (hau ez da balio-judiziorik, iritzia baizik). Une honetan Ubuntuz jotzen diot informatikari 7.10 bertsioan. Bere hasieran ez bazitzaidan ere gustatu, oraingo bertsioa oso egonkor eta atsegina dela onartu behar dut. Nire lanagatik izugarrizkoa deritzot kausitu dudan azken ezaugarria: kainoi batez erabiltzean Mepis eta beste distro guztiekin arazo asko izan nituen (mahaigana deagertu, ilundu, eta abar) eta erabiltzeari utzi behar nion. Horrenbestez, ezin izan nuen software askeaz propaganda egin eta jende aurrean Windowsekin egin behar. Ubuntuk kainoaren konfigurazioa susmatu eta pantailaren bereizmen aproposena aholkatzen dizu. Are gehiago, kainoa berria bada berez aldatzen da bereizmena (behintzat hori gertatu zitzaidakla uste dut). Modu batean ala bestean, jende aurreko aurkezpenetan Ubuntu erabiltzea posiblea da. Benetan aurrepausua!!!!!!

Software askeari buruzko bloga

Beste askok bezala, software askeari laguntza eta bultzakada emateko jaio da blog hau. Bada garaia software erabilera alorrean Euskadin dagoen geldialdiaz hausnarketa egiteko. Nik ustet arazoa ez dela zein software mota erabiltzen dugun. Arazoa jabetze-software (horrela esaten da?) erabilera onartzen dugun akritizismoa da. Beraz, blog honen helburua gauzatzeak ez du esan nahi jabetze-softwaren alde negatiboak azpimarratze, hedatze edota nabarmentzea, hezkuntza munduan gure praktika-ohitura informatikek dakartzan ondorioez pentzatzea baizik.